Helburua
Ordainagirien ordainketa zatikatzeko edo geroratzeko eskaera.
Izapidea nork egin dezakeen
Zatikatzea edo geroratzea eskatzen den zorraren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa.
Tramitea nola egin daitekeen
Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
Nola eta noiz ebazten den
Izapide hori egin aurretik, luzapenak edo zatikapenak emateko baldintzei buruz Udalean ahozko kontsulta bat egitea gomendatzen da.
Eskabidea aurkeztu ondoren, hala badagokio, zatikatzea edo geroratzea onartzen da ebazpen bidez, zorra likidatzeko epeak adierazita.