Helburua
Kontribuzio, Zirkulazio, EJZ eta Pasabideen zerga edo tasen aldizkako ordainagirien banku-helbideratzea.
Izapidea nork egin dezakeen
Zergaduna edo ondasunen ordainagiriaren titularra izatea.
Tramitea nola egin daitekeen
Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
SEPA mandatua eskatzeko eredua, eskatzaileak edo haren ordezkariak beteta eta sinatuta.
Nola eta noiz ebazten den
Kontu horretan helbideratu nahi diren zergak zehazten ez badira, udalak eskatzailearen izenean egiten dituen aldizkako zerga guztiak helbideratuko dira.
Eskaera bat egin behar da ordainagiriaren titular bakoitzeko, ondasun berarako bada ere edo senideak badira ere.
Eskaera zerga jakin baten erroilua igortzeko data baino nahikoa lehenago egiten bada, banku-helbideratzeak ordainagiri horretatik aurrera izango ditu ondorioak.